XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

27. Nai adiskideak, nai arerioak Beragaitik eta Beragan maite izan egizuz, eta guztien alde otoitz egiozu, guztiak Bera ezagutu ta maite izan dagien.

28. Berariz goretsia edo maitatua izatea iñoz be ez egizu gura, ori antzekorik eztaukan Jaungoikoari bakarrik dagokio-ta.

29. Zugazko ardureaz iñor bere biotzean arazotuterik ez egizu gura-izan, eta zeu be norbaitegazko maitasunaz etzaite arazotu; baña bai zugan, bai gizon on guztietan Josu izan bedi.

30. Irazaki bataren arazo barik barruz garbi ta azke egon zaite.

31. Jaungoikoagana biotz bilosa ta garbia eroan bear dozu, atsedendu ta Jauna gozo-gozoa dala gozartu gura ba-dozu.

32. Ta egiz, orra etzara elduko, bere eskerrak aurretiz gertu ta beraganatzen ezpa-zaitu; onan biotzetik beste guztiak kendu ta jaurtita, bakarra bakarragaz batu zaitezan.